XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indonesiar gobernuaren erri-aldaketa-egitarauak biztanle gitxi dituen aparteko ugarteetara milloika kolonizale aldatu ditu.

Eta naita Banko Mundial eta beste azi-arazteko erakundeak egitarau orren zabalera moztutea eskatu, Indonesia-ko agintariak barru-aldeko erbesteratzea bizkortzen jarraitzen dabe.

Olakoan, ekonomikoa baiño politikako arrazoia da, azkenengo elburua aberri-batasuna sendotzeari begiratzen badautso, au da, aparteko ugarteetako etnia ez-bardiñak kultura baten sartuaz, Java-tik aldarriatuakin jendeztatuaz.

Ertamerikan, baso-ondatzea ekarri dabena iru bidar areagotu da azkeneko ogetamar urteotan.

Artzantzaz ari gara.

Onengo igituran, 1995-an Ertamerikan ez da geratuko baso-aztarrenik.

Erabilketa iraunkor baten ezak, toki orreik eremu biurtu dira, eta orrela an bazkatu leikezan abereak etenbarik gitxiten doaz.

Dongakeria baztertu daiteke.

Oraintzuarte tropikoko basoen aldezko ekitaldiak gaitz-esale batzuk euki dauz.

Inguruaren lepotik aberastuten diran epelaldeko errialdeei gogor-egiten eutsen itzaldien jarduera moralizante oneik neke emoten eutson erri askori.

Orain, erdiko aukera onartua da guztien aldetik.

Ori erreza da, baso jori bat ezereztuaz eta bere ordez, bizkor-irabaztera joten daben lan-etxeak jarriz, ez dala ezer lortzen ekonomilariak ikusten asi diranean.

Beste aldetik, moralitatezko arrazoiak baiño ekonomikozkoak barrurago sartzen dirala ekologistak konturatzen asi dira.

Urtean 10.000 landare, xomorro ta abar suntsitu galdu ei dira.